ZUZENDARIA: Izaskun Arandia
EKOIZPENA: Izaskun Arandia (IZAR Films), Peter Stephens (Alt Content)
AKTOREAK: Vicky Lee, Lesley Walls, Andie Hawkiss, Kam Angel, Geri Love.
HERRIALDEA: Espainia
HIZKUNTZA: Ingelesa
URTEA: 2022
GENEROA: Dokumentala
IRAUPENA: 70m.
ESTREINALDI DATA: Martxoaren 31, 2023
MY WAY OUT
The Way Out trans klub mitikoa 30. urteurrena betetzen ari da. Dokumental honek Londresko trans eszena biziaren azken hiru hamarkadetara begiratzen du, elkarrizketen eta artxiboko irudi baliotsuen bidez, klub honek trans komunitatean izan duen eragin handia agerian jartzeko.
Zuzendariak, Vicky Lee sortzaileari eta eszenako ohiko beste kide batzuekin egindako elkarrizketen bidez, queer historiaren funtsezko atal bat berreraikitzen du, trans-esperientzien belaunaldi, kultura eta banakako aniztasunaren ikuspegi panoramikoa eskaintzen duen bitartean. Borroketan, beldurretan eta minetan murgiltzen gaitu dokumentalak, baina baita esperientzia berezi hauen ezaugarri diren garaipen, poz eta ospakizunetan ere.
ZUZENDARIA
Izaskun Arandia
Erresuma Batuko ikus-entzunezko enpresentzat lan egin zuen, hala nola TwoFour, Discovery Channel edo BAFTA enpresentzat, 2010ean Izar Films sortu aurretik. Hainbat film labur eta luze ekoitzi ditu, tartean Maider Oleagaren Muga Deitzen Da Pausoa edo Non dago Mikel?, Amaia Merino eta Miguel Ángel Llamas-ekin. Ni Naiz Naizena (I Am Who I Am) webseriea ere idatzi eta zuzendu du. My Way Out bere debuta da 2023an estreinatu zen film luzeen zuzendaritzan. Hainbat sari irabazi zituen, eta 2023ko Espainiako zinemako LGTBI+ gaiko 20 filmen topearen parte izan zen.
IBILBIDEA
ZINEMALDIAK ETA SARIAK
CineSpain-en arabera, My Way Out filma Espainiako 2023ko zinemako LGTBI+ gaiko 20 filmen artean dago.
- 2022 — 70º Festival Internacional de Cine de San Sebastián
World Premiere. - 2022 — D’A Film Festival Barcelona
Hautaketa ofiziala. - 2022 — Las Palmas Film Festival
Hautaketa ofiziala. - 2022 — Milton Keynes Film Festival
Zuzendari onenaren sariaren irabazlea. - 2022 — Edinburgh Spanish Film Festival
Hautaketa ofiziala.
Zerrenda osoa
- 2022 — Omovies Film Festival (Italia)
- 2022 — Lulea Film Festival (Suedia)
- 2022 — Free The Kitsch Athens Film Festival (Grezia)
- 2023 — 37ª Muestra Internacional de Cine y Mujeres (Iruñea)
- 2023 — Zinegoak. Bilbao International LGTBIQ+ Film and Performing Arts Festival (Bilbo)
- 2023 — 26ª Muestra Internacional de Cine Realizado por Mujeres (Zaragoza)
- 2023 — Ciclo de Mujeres Cineastas (Murtzia)
- 2023 — Semana del Cine Documental Vasco (Gasteiz)
- 2023 — Doha Independent Film Festival
Dokumental luze onenaren sariaren irabazlea. - 2023 — 12th Queer-Streifen Film Festival (Alemania)
- 2023 — Busan Indie Film Festival (Hego Korea)
Dokumental luze onenaren sariaren irabazlea. - 2023 — Muestra Internacional de Cine en Ensenada (Mexiko)