Zuzendaria: Josu Martinez

Ekoizleak: Tentazioa Produkzioak

Generoa: Dokumentala

Iraupena: 60 minutu

Hizkuntza: Euskara, gaztelania

Urtea: 2018

Herrialdea: Espainia

Estreinaldia: Iraila, 2018

JAINKOAK EZ DIT BARKATZEN

Lezo Urreiztieta XVI. mendeko pirata bat zen, okerrez 1907. urtean jaioa. Bere bizia arriskuan jarri, eta ehunka pertsonena salbatu zuen; Euskal Herriaren askatasuna negoziatu zuen atzerritar gobernuekin; Bilbon armaz betetako 17 itsasontzi sartu zituen Gerra Zibilean; Franco akabatzear egon zen…  Hura hil eta berrogei urtera, Martin Ugalde idazlearen magnetofonoak haren istorio sinestezina ezagutaraziko digu, protagonistaren beraren ahotsaren bitartez. Elkarrekin 1975. eta 1978. urteen artean izandako elkarrizketa batzuk harturik abiaburu, film honek argitara aterako du XX. mendeko euskal historian funtsezkoa izan zen norbaiten lekukotza.


ZINEMALDIAK:

2018:

SSIFF – Zinemira Saila

Festival Internacional de Cine Histórico de La Laguna (FICHLA)

Zinegin Festibala

2019:

Zinemaldia.cat (Barcelona)

FICIP (Argentina)

Euskal Zinema Dokumentalaren Astea (Gasteiz)

Cine Horizontes, Festival du Film Espagnol de Marseille

Euskal Zinema Baskisches Filmfestival (Euskal Etxea Berlin)