Zuzendaria: Maider Oleaga

Ekoizpena: Izarfilms, REC

Generoa: Dokumentala

Iraupena: 79 minutu 

Hizkuntza: Euskara

Urtea: 2018

Herrialdea: Espainia

Estreinaldi data: Maiatzak 24, 2019

MUGA DEITZEN DA PAUSOA

Bi emakume Donostiako (Euskadi) etxe zahar batean elkartuko dira. Bata bizirik dago eta zinemagilea da; besteak Elvira Zipitria Irastorza du izena, eta 1982an hil zen. Zinemagilea konturatuko da presentzia ikusezin batez beteta duela bizilekua, hainbat oihartzun ia-ia sumaezinez. Francoren diktaduraz geroztikoak dira hotsetako batzuk; garai hartan, euskara-eskola klandestino bat sortu zuen Elvirak. Etxeko aspaldiko maizterra emakume garrantzitsua izan zen XX. mendeko euskal kulturan eta politikan. Hala ere, ezkutuan geratu da. Zinemagilea, hari buruz gehiago jakin nahiak bultzatuta, ikertzen hasiko da. Bilaketa ez da bat ere erraza izango, eta laster performatibo bihurtuko da. Filma egitea Elvirarengana gerturatzeko modu azkenekoa izango da.


SARIAK:

– Film Luze Dokumental Onenari Saria (Zinemaldia.CAT Barcelona)

– Film Luze Dokumental Onenari Saria – Roma Independient Prisma Award

– Film Luze Dokumental Onenari Saria (Indie Visions Film Festival, USA)

 

ZINEMALDIAK:

2018:

Festival Internacional de Cine De Gijón – Sección Llendes

2019:

Zinemaldia.cat (Barcelona)

Espanoramas (Argentina)

Indie Visions Film Festival (USA)

Play Doc Festival

Festival Cinespaña

Festival UNA CASA

SGAE Documental

Euskal Zinemaldia Baskisches Filmfestival (Euskal Etxea Berlin)