Zuzendaria: Telmo Esnal

Ekoizpena: Fernando Larrondo, Xabier Berzosa, Iñigo Obeso e Iñaki Gomez

Generoa: Dramedia

Iraupena: 107 minutu

Hizkuntza: Euskara

Urtea: 2011

Herrialdea: Espainia

Estreinaldia: Irailak 30, 2011

Urte berri on, amona!

Komedia beltza da URTE BERRI ON, AMONA!, Mari, amona berezi samarra zaindu behar duen familiaren gatazkak azaltzen dituena.

Mari amonak Maritxu bere alabaren arreta osoa bereganatzen du, beraz, Joxemarik –Mariren suhia eta Maritxuren senarra– amaginarreba zaharren egoitza batean sartzea erabakiko du. Joxemarik bere emaztea ohartu gabe egin beharko du hori, Kintxo bere suhiaren laguntzaz. Hasiera batean lan erraza diruena, amonaren izaera dela-eta, ustekabeko egoerak sortuko dituen abentura bihurtuko da.

Gatazka umorea baliatuta azaltzen du zuzendariak, baina hainbat gairi buruzko hausnarketa ere proposatzen digu; besteak beste, bakardadeari beldurra, balioen galera, norberekoikeria eta familiaren desegituraketa ditu hizpide.


ZINEMALDIAK:

Palm Springs International Film Festival

Festival de Cine de Guadalajara (Mexico)

Festival de Cinema Espagnol de Nantes

San Diego Latino Film Festival

International Film Festival Washington DC

Cleveland International Film Festival

BFI London Film Festival

SSIFF

Festival Ópera Prima de Tudela

SEMINCI