Atera Films

MARGOLARIA

Zuzendariak: Oier Aranzabal

Ekoizleak: Maluta Films 
Iraupena: 103 minutu
Generoa: Dokumentala 
Hizkuntza: Euskera, gaztelera, ingelesa, japoniera 
Urtea: 2018 
Herrialdea: Espainia

SALMENTA: Espainiako Zinema aretoak eta Nazioarteko Jaialdiak

Bidaia baten istorioa da hau. Mikel Urdangarin musikariak, goiz batez, Alain Urrutia margolariarekin skype bidez hitz egiten duenean hasten da. Azken honek margolan bat eskainiko dio Mikeli opari gisa, baina baldintza batez: haren bila etorri behar du Londresera.
Bidaia hori aitzakia hartuta, antzinako greziar mitoak eta kontzertu jendetsuak uztartuz, bere lanetik bizitzeko apustua egin duen artista baten eguneroko borroka ezagutuko dugu, sorkuntzaren alkimia, ezinaren izerdia, porrotaren itzala, ospearen osteko bakardadea. Ia oharkabean, Mikel Urdangarinen labirintoaren erdigunean ezkutatutako giltzaraino iritsi arte.
Bidaia bat, bukatzeko unean berriro hasten dena. Bilaketa guztiak bidaia ere badirelako. Sormena, azken batean, bilaketa delako.