ZUZENDARIA: Sara Fantova

GIDOIA: Sara Fantova, Nuria Dunjó, Nuria Martín

ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Andrea Vilches

EKOIZPEN EXEKUTIBOA: Carmen Garrido, Judit Navarro, Kevin Iglesias

PRODUKZIO ZUZENDARITZA: Daniela Combe

PRODUKZIO BURUTZA: Elena Valverde

ARGAZKI ZUZENDARIA: Andreu Ortoll

MUSIKA: Pablo Seijo

ARTE ZUZENDARITZA: Erik Rodriguez

MUNTAIA: Oriol Milan

JANTZIAK: Isis Velasco

SOINU ZUZENA: Lucía Herrera

SOINU POSTPRODUKZIOA: Oriol Donat

CASTING ZUZENDARIA: Amets Zulueta

HERRIALDEAK: Espainia

HIZKUNTZA: Euskara eta espainiera

AZPITITULUAK: Espainiera

URTEA: 2025

GENEROA: Drama

ESTREINALDIA: 2025eko irailak 12an.

JONE, BATZUETAN

Filmak Joneren (20) coming of age kontatzen du. Gazteak bere lehen maitasuna bizi du, eta, aldi berean, aitaren parkinsonaren ondorioak bizkortu egiten dira ustekabean.

Bilboko Aste Nagusian, Olgarekin igarotzen duen hilezkortasun-sentsazioaren eta Aitak bere gaixotasuna zeharkatzeko duen modu bereziaren arbuioaren artean biziko da Jone.

Gertaera horiek direla eta, Jonek uda horretan jakingo du neskato hori izaten hasiko den heldu bihurtzen ari dela.


ZUZENDARIA

Sara Fantova

Bilbo, 1993. Sarak 2013an casi zituen bere ikasketa unibertsitarioak ESCAC-en ( Escola Superior de Cinema i Audiovisuals de Catalunya) eta bi urte geroago zinema-zuzendaritzan espezializatu zen. 2018an graduatu zen No me despertéis film laburrarekin. Lan hori 63. Seminciren Sail Ofizialean estreinatu zen eta, beste hainbat jaialdiren artean, Rotterdameko Nazioarteko Zinema Jaialdian parte hartu zuen.

Halaber, Sergi Pérezek tutoretzapean egindako La filla d’algú film luze kolektiboaren hamaika zuzendarikide eta gidoilarikideetako bat da. Filma Malagako Zinemaldian estreinatu zen; bertan, Aina Clotetek Zilarrezko Biznaga jaso zuen, eta lanak Zonazine saileko Film Luze Onenaren Movistar+ Saria eskuratu zuen.

Script lanetan eta hainbat proiektutako casting sailean aritu ondoren, 2023an Esto no es Suecia telesaila zuzendu zuen Aina Clotet, Mar Coll eta Celia Giraldorekin batera. 3cat eta RTVE Playrentzat ekoitzitako lana da, Suediarekin elkarlanean egindako koprodukzioa.

 

 

IBILBIDEA

JAIALDIAK ETA SARIAK

  • 2024 — Donostiako Zinemaldia
    Zinemira atala.
  • 2025 — Malagako Zinemaldia
    Lehiaketako Film Luzeen Sail Ofiziala. Epaimahaiaren Aipamen Berezia Zuzendaritzagatik Sara Fantovarentzat.
  • 2025 — D’A Film Festival Barcelona
    “Un Impulso Colectivo a la Mejor Película” saria.
  • 2025 — Festival Internacional de Cine de Las Palmas de Gran Canaria
    Panorama España atala. Sail Ofiziala.