ZUZENDARIA: Xacio Baño

EKOIZPENA: Frida Films, Ciobreliai Films

AKTOREAK: María Vázquez, Celso Bugallo, Diego Anido, Tamara Canosa, Melania Cruz.

HERRIALDEA: Espainia, Lituania

HIZKUNTZA: Galego

URTEA: 2018

GENEROA: Drama

IRAUPENA: 83m

ESTREINALDIA: Abenduak 4, 2018

TROTE

“Norbaiten alaba”. “Norbaiten arreba”. Carme gurasoekin bizi da, Galiziako barnealdeko mendietako herrixka batean. Ia-ia ez da komunikatzen bere aita Ramónekin eta ama gaixo du. Okindegi batean lan egiten du eta giro itogarri horretatik ihes egiteko beharrean dago, baina egoera dela-eta inoiz ezin izan du pauso hori eman. Trostan ibiltzea. Ihes egitea. “Rapa das Bestas” festa, gizon eta zaldi arteko aspaldiko borroka, ospatzen den asteburuan girotuta dago Trote. Herrixka festarako prestatzen hasi da. Luís, Carmeren anaia nagusia, familiaren etxera itzuliko da egun batzuetarako, bere bikotekide Maríarekin. Trote gizakiaren eta zaldiaren, arrazoiaren eta senaren, arteko borroka da.


ZINEMALDIAK ETA SARIAK

  • Locarno Film Festival – Sail Ofiziala (2018)
  • SSIFF – Zabaltegi Saila (2018)
  • Viena International Film Fesrival, Viennale – Features Saila (2018)
  • Kolkata International Film Festival – Cinema Internatinal Saila (2018)
  • L’Alternativa, Festival de Cine Independent de Barcelona – Sail Ofiziala (2018)
  • Festival Márgenes, Festival de Cine Independiente de Madrid (2018)
  • Semana SACO, Semana del Audiovisual de Oviedo (2019)
  • Festival Primavera do Cine en Vigo (2019)
  • MonFILMAT – Festival Internacional de Cinema i Paisatge (2019)
  • Alcances, Festival de Cine Documental – En Los Límites de la Realidad Saila (2019)
  • Cineuropa – María Vázquez aktoresari buruzko atzera begirakoa (2019)